XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERASKIÑA
EUSKEREA BATZEARI BURUZ, ERITXI BATZUK.

Kondaira guztian, eta batez be Euskaltzaindia sortu zan aldian, gizon ospetsu ta jakintsu askok berba egin eben euskerea batzeari buruz.

Irakurleentzat gogangarriak izango diralakoan, lantxu onen eraskin lez agertzen dodaz emen.

EUSKO GOGOA aldizkaritik, bere 1956 urteko, ILBELTZA-OTSAILLA, zenbakitik artu dodaz.

Antonio ARRUE da idazlan aren idazle.

RESURRECCION MARIA AZKUE'K: (Neuk euskeratuta).

Euskalkien batasuna, abostegi aldetik begiratu ezkero, ez da eguneroko berbetarako, elertian eta batez be idazkietan erabilteko baiño.

Gaur milloe-erdi euskaldunek iru euskalki nagusi darabilguz.

Orrelan ezin geinkela jarraitu, gauza argia da; une bat etorriko da, eta ainbat lasterren etortea gura neuke, eta orduan berezko indar batek elertirako euskalki bakar bat aukeratzera bultzatuko gaitu; orrelan izan ezik, gure liburuak argitaratzen doguzenean, iru argitalpen egitera bearturik gagoz, eta orrelan ezelako elertirik ezin leike sortu; iru eratako ikastolak sortu bearko doguz eta orrelan ezelako eziketa-lanik ezin aurrera eroan izango dogu....

Laster etorri leiteken egun baten, edozein euskalkitan, Dante edo Shakespeare edo Homero bat agertu leiteke.

Olako idazle batek, bat batean, euskalki bat euskera apain bakarra izatea lortu leike; baiña, gure artean, olako gizon baten zain egotea, arrisku aundiko jokoa litzake.

Idazle euskaldunak eta gai onetan lan egiteko gertu dagozanak alkar artu, eta, elerti-izkuntzarako egokiena litzaken euskalki bakarra aukeratzea, bide egokiagoa ta ziurragoa izango litzakela uste dot.

ALTUBE'TAR SEBER'EK:
Idatz-izkeriak errikoi izanez gainera, batetariko izan bear dau.

Beti bardin ez, baiña aldi baten oroentzat bardin bai.

Aintziña izkera asko agertzen ziran orain gure au bezela, ezetariko batasun barik... gaurko munduko ikaste ta artu-emonak, il edo bizizko indarrez eskatzen deutse izkerai euron idazkuntza-batasuna;(...).